BEFESA MEDIO AMBIENTE

Befesa industria-hondakinen kudeaketa integralean espezializatuta dagoen nazioarteko enpresa bat da. Merkatuko liderra da bigarren mailako altzairu eta aluminioaren ekoizpeneko hondakinak birziklatzen, eta Europan eta Asian ditu instalazioak.

Befesak oinarrizko zerbitzu bat eskaintzen du txatarretik abiatuta altzairua ekoizteko balio-katean eta aluminioaren ekoizpenean sortzen diren hondakin arriskutsuak birziklatuz (nagusiki, altzairugintzako iragazki-hautsa, eta bigarren mailako aluminioaren ekoizpeneko gatzezko zepak).

18 birziklapen-instalaziotan egiten du lan Befesak, eta, 2019ko ekitaldiaren amaieran, 1.147 langile zituen. Jasangarritasuna da Befesaren jardueren gakoa. Urtean, 1,5 milioi hondakin arriskutsu baino gehiago birziklatzen ditu, eta, haietatik, 1,2 milioi material berri sortzen; horri esker, lehengai naturalen kontsumoa murrizten da.

Altzairugintzako iragazki-hautsak eta gatzezko zepak birziklatuta, nagusiki WaelzOxide (% 70 inguru zinkez eginda dagoen zink oxido bat), aluminiozko kontzentratuak eta bigarren mailako aluminioaren aleazioak ekoizten ditu. Horri esker, meatzeak ustiatuta eta metala prozesatuta baino energia gutxiago erabiltzen da, eta baliabide natural mugatu horiek ustiatzea saihesten.