CEMENTOS LEMONA

Zementu-fabrikatzailea, hondakinen kudeatzailea. Cementos Lemona 1917an sortu zen, eta, egun, aitzindaria da Euskadiko zementuen eta bestelako eratorrien ekoizpenean (esaterako, morteroa eta hormigoia).

Cementos Lemona denontzat etorkizun hobea eraikitzen ari da 1917tik, eta enblema bat da lurraldeari aurrera egiten lagundu dioten azpiegitura nagusien eraikuntzan. Ingurumenarekiko konpromiso sendoa eta argia hartuta, garapen jasangarrirantz bideratu du bere jarduera Cementos Lemonak, hondakinak balorizatuz eta energia-kontsumoa murriztuz. Ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz kalitate goreneko produktuak eskaintzeko helburu argiarekin, Cementos Lemonak asko inbertitzen du I+G+Bn, baliabideen garapen iraunkorra bermatzeko.