CIR- ECO

 

“Lineala” izan da, luzaroan, gure sistema ekonomikoa. Ekonomia linealean, lehengaiak ingurumenetik erauzten dira, erregai fosilen bidez sortutako energia izugarri kontsumitzen da, lehengaiak prozesatu eta produktu erabilgarri bihurtzen dira, eta, azkenik, erabili ondoren, hondakin bilakatzen dira produktu horiek.

Baina, etorkizunean ere nahikoa lehengai egon dadin, zirkularra izan behar du gure ekonomiak, eta ahalik eta denbora gehiena eduki behar dira lehengaiak ekoizpen-zirkuluan.
Europako sektorerik handienetako bat etxetresna elektrikoena da, eta urtean 54.000 milioi euroko ekarpena egiten dio BPGari; aldi berean, baina, 9 milioi tona ekipo-hondakin sortzen ditu urtean. Kopuru horretatik, urtean 3,2 milioi tona GEEH Direktibaren eta beste lege batzuen arabera tratatzen dira.

Hona zer den ekonomia zirkularra Europako etxetresna elektrikoen fabrikatzaileentzat: berrikuntza eta lehiakortasuna oinarri dituen garapen industrial baten ziklo-itxiera. Bat dator ikuspegi hori ingurumen-jasangarritasuna eta -erantzukizuna xede dituzten prozesuekin eta produktuen berrikuntzarekin.

Langile trebatuak, gaitasun espezifikoak dituztenak beharko dira ekonomia zirkular baterako trantsizioa egiteko. Bestalde, hainbat enplegu sortuko ditu ekonomia-mota horrek.

Helburuak

CIR-ECO proiektuaren ardatza hau da: etxetresnak berriz fabrikatzeko, berriz egokitzeko eta konpontzeko beharrezko diren gaitasunak zehaztea, eta merkatuaren premia berriei egokitutako profil profesionalak sortzea.

Profil horien araberako trebakuntza-moduluak ere antolatu beharko dira, lanean ari diren eta langabezian dauden langileentzat, ekonomia zirkularraren aldeko Europaren ekimenak berekin ekarriko dituen profil-premia berriak asetzeko.

Proiektuaren iraupena

Bi urteko iraupena du proiektuak, eta, besteak beste, Europar Batasuneko Erasmus Plus programaren finantziazioa jasotzen du. Lankidetza-programak sustatzen ditu programa horrek, egungo eta etorkizuneko lan-merkatuetarako langileak gaitasun profesionalez hornitzeko.

Parte-hartzaileak

Aclima du buru CIR-ECO proiektuaren partzuergoak, eta Euskadiko Prestakuntza Funtsa ere partaide du. Jendea prestatzen 30 urte baino gehiagoko esperientzia du Funtsak.

Hauek dira partzuergoko gainerako kideak:

  • Esloveniako Merkataritza eta Industria ganbera, 16 enpresari-federazio eta 10.000 bat enpresa biltzen dituena.
  • Portugalgo Instituto de Soldadura e Qualidade, ISQ. Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu horrek 40 herrialdetan baino gehiagotan eskaintzen ditu ikuskaritza tekniko, ingeniaritza- eta trebakuntza-zerbitzuak.
  • Syntra West: Belgikako irabazi-asmorik gabeko erakunde hori enpresentzako trebakuntza teknikoan dago espezializatuta, eta lanaldi partzialean diharduten 2.000 bat hezitzaile ditu
  • Vormelek: Belgikakoa da erakunde hori ere, eta trebakuntza teknikoa eskaintzen die elektronikaren eta elektrizitatearen alorrei.
X