Circular Basque

 

 

 

 

Euskadin ekonomia zirkularra sustatu eta ezarri nahi duten erakundeen sare bat da Circular Basque, bai eta arlo horretan egiten ari diren ekimenak ezagutzera emateko eta erakunde horien arteko harremana bultzatzeko gune bat ere.

Circular Basque ekimena Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bultzatu du, Ihoberekin (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) eta Aclimarekin (Basque Environment Cluster) lankidetzan.

Hiru arlotako (industria, lurraldea eta kontsumoa) lau ekimen-mota uztartuz Euskadiko ekonomia zirkularrari ekitean datza proposamena, zeina grafiko honetan laburbil daitekeen:

Ekimen honen xedea hau da: proiektuak bilatzea produktuak eta prozesuak hobetzeko eta/edo birdefinitzeko, bai eta baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko ere, fase guztietan (diseinua, merkaturatzea eta bizitza-amaiera). Lehendik dauden teknologiak edo teknologia berriak txertatzean datza ekimena, eta fabrikako ereduetan, prozesu logistikoetan edo negozio-ereduetan aldaketak egitean, aukera eman dezaten energia berriztagarriak eta material eraginkorrenak erabiltzeko, produktuen balio-bizitza luzatzeko, produktuak sentsorizatzeko, partekatzeko, berrerabiltzeko, birmanufakturatzeko, baliarazteko edo birziklatzeko, eta ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin ahalik eta balio handiena lortzeko.

Hori dela eta, Circular Basque osatzen duten erakundeek ekonomia zirkularrari lotutako informazioa eta ekimenak partekatzen dituzte.

 

 

X