COOLSWEEP proiektua ICN (International Cleantech Network) sareko Europako 5 klusterrek jarri zuten martxan, eta haren zeregina zen eskualdeen arteko kooperazioa sustatzea mundu mailako sektore lider bat sortzeko, hondakinak energia-iturri jasangarri gisa aprobetxatzean eta bihurtze horretan sortutako azpiproduktuak modu eraginkorrean erabiltzean espezializatua. Hala, Europa 2020 estrategian planteatutako helburu bikoitza lortuko zen: Europa ekonomia jasangarri eta, aldi berean, enplegu-sortzaile bihurtzea, bere baliabideak modu eraginkorrean erabiltzean oinarritua.
Proiektuan, zenbait erronka planteatu ziren; besteak beste: mundu mailan lehiatzeko masa kritikoa lortzea, eskualdeen artean berrikuntzako eta ikerketako ahaleginak koordinatzea helburu komunak identifikatuz, eta finantzaketa-lerroak hobetzea, bai negozio-ideia berriak martxan jartzeko, bai jada finkatuta dauden enpresen jarduerarako.
COOLSWEEP proiektua zenbait fasetan garatu zen 2013an, 2014an eta 2015ean:
Proiektuaren baitan, hondakinak energia termiko edo elektriko bihurtzeari lotutako zenbait arlo teknologiko burutu ziren, hondakinetan dagoen zati biodegradagarria baliarazteko aukera ematen dutenak barne (digestio anaerobioa, zabortegiak gasgabetzea), bai eta hondakinak bereizteko teknologiak ere. Kontuan hartu ziren, halaber, bektore energetikoak (hala nola biogasa, bioerregaiak, hidrogenoa eta distric heating-a) eta azpiproduktuak aprobetxatzea (hala nola konposta, CO2, errautsak, prozesu-urak…).
Parte-hartzaileak
Proiektuan, Aclimak zenbait ekintza egin ditu, eta ibilbide-orri bat ezarri da parte hartzen duten eskualdeetako enpresen, ikerketa-zentroen eta unibertsitateen artean kooperazioa sustatzeko, 4 arlotan:
Jorratu da, orobat, nola ekin gizarteak baliarazte energetikoko azpiegituren aurrean duen gaitzespenari.
Berariazko nazioarteratze-jarduerak ere antolatu dira:
Proiektuan zehar egindako jardueren emaitzez harago, Europako kooperazio-ekimen honetan parte hartzeak onura ukiezin batzuk ekarri dizkio Aclimari, zeinak jada aukera zehatz bihurtu baitira, hala nola:
Lankidetza-plataforma egonkor bat sendotu da, sarbidea ematen diguna Europako enpresetara, unibertsitateetara eta zentro teknologikoetara, eta, aldi berean, Euskadiko erreferentziazko eragile gisa kokatzen gaituena Europako proiektu eta ekimenetan bazkideak eta aliatuak bilatzeko. Gainera, hari esker sortu da Waste4Think partzuergoa, H2020n onartutako proiektua, zeinak 8 milioi euro irabazi baititu diru-laguntza gisa.
Aclima erreferente gisa posizionatu da hondakinen baliarazte energetikoaren esparruan, ekainean Bilbon antolatutako “Waste as a resource” nazioarteko konferentziari esker. Han, 9 herrialdetako 160 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, eta, hari esker, geure burua ezagutzera eman genuen, eta bazkide berriak sartu genituen “waste to energy” katean.