Basque Environment
Basque Environment 4.0
Europako Itun Berdea funtsezko elementua da kontinentean isurketen neutraltasuna lortzeko, ekonomia zirkularra garatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Ez dago zalantzarik Europak ekonomia deskarbonizatzeko duen konpromisoari buruz; hala ere, hori lortzeko biderik efizienteena zehaztu beharra dago. Gaur egun, bizi garen mundua eraldatzen ari diren bi iraultzaren lekuko gara: iraultza digitala eta trantsizio ekologikoa. Twin Transition hori, BERDEA + DIGITALA, bultzatzera zuzendutako ekintzen sinkronizazio zuzena izan daiteke, hain zuzen, gure gizartearen etorkizuna bermatzeko metodorik eraginkorrena, ingurumenaren babesa optimizatuz eta guztiontzako hazkunde ekonomiko jasangarri eta bidezkoa lortuz.
Aclimak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du Basque Environment 4.0 eremu estrategiko berriarekin. Eremu horrek identifikatu eta ingurumen-sektorera ekartzen ditu efizientzia eta ingurumenean duen inpaktua hobetzen lagun dezaketen teknologia berriak, hala nola sentsoreak, robotika, Big-Data, gauzen Internet, droneak eta serious games jokoak. Parte hartzen duten enpresen helburua da nekazaritza jasangarri eta efizientera bideratutako zerbitzuak eta produktuak garatzea, industria eta azpiegituretan ingurumen-arriskuak eta -inpaktuak kontrolatzea, biodibertsitatea eta naturaguneak monitorizatzea eta kudeatzea, eta hirien jasangarritasuna hobetzea.