Ezagutu Aclima
FOLLOW US ON THE GREEN ROAD
Ikuspegia_
Eredu ekonomikoaren trantsizio ekologikoa eta GJHak ezartzeko bultzada gidatzen dituen klusterra.
Misioa_
Ingurumen-berrikuntza bultzatzea helburu global batekin, lankidetza sustatuz eta gure ekosistemako eragileak indartuz eta trantsizio ekologikoa sustatuz.
Balioak_
Lankidetza
Eraldaketarako eta lehiakortasunerako funtsezko oinarri, ez bakarrik ingurumen-sektorearena, gainontzeko sektore ekonomikoena ere bai, lankidetzan soilik helduko zaie aurre egin beharreko erronkei.
Transbertsalitatea
Sektorearen zeharkako gaitasunak 2030 Agendaren eta Trantsizio Ekologikoaren inguruan dugun sentsibilizazio- eta mobilizazio-ahalmena bultzatzen du, baita ekonomia hutsetik harago dugun inpaktua.
Garapen ekonomikoa
Hazkunde ekonomikoa eta lehiakorra garapen jasangarriari eusten dien hiru ardatzetako bat da, eta, beraz, funtsezko eragilea izatea nahi dugu garapen ekonomiko jasangarria, enplegu duina eta talentua sortzea bultzatzeko.
Berrikuntza
Berrikuntza ingurumen-sektorearen garapena gidatu behar duen leitmotivtzat hartzen da, eta Euskadiko ingurumen-arloko enpresa-ehunaren hazkunde jasangarria bultzatzea ahalbidetuko digun lehiarako giltzarritzat.
Konpromisoa
Trantsizio ekologikoa bultzatzeaz, lankidetza sustatzeaz eta industria-ekosistemako eragileak sendotzeaz arduratzen da.
Gardentasuna
Gardentasunak klusterraren inguruko informazio garrantzitsua eragile guztiekin partekatzeko aukera ematen digu, horrela 5 aliantzak indartuz eta aldaketaren eragile gisa onartuak izateko gaitasuna handituz.
Bikaintasuna
Jakinik gaitasunak eta ezagutzak hobetuz soilik izango garela gai gizartearen eskaerei erantzuteko, ildo horretatik, 2030 Agenda eta GJHen integrazioa bikaintasunerako bidea bultzatzen duen motor gisa hartzen dugu.
“Glocal” Ikuspegia
Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferente eta bateratzaile gisa, tokiko inpaktuarekin jarduten dugu xede globala duten kausetan laguntzeko.
Aclima datuetan
Aclima-ko enpresa bazkideek (2025) fakturazioa %7 handitu zuten 2024arekin alderatuta
pertsonak lan egiten dute enpresa elkartuetan; %5ko igoera 2024arekin alderatuta
EGIAZTAGIRIAK ETA ZIURTAGIRIAK
Sustatzen dituen garapen jasangarriaren eta ingurumenaren zaintzaren printzipioekin bat datorren ingurumen-kluster gisa, Europako EMAS Arauaren arabera ziurtatutako ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri dugu.
