Gara

Gara

Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea gara, eta erreferentzia gara ingurumenean eta jasangarritasunean. Euskal ekoindustria sustatzea dugu xede. Euskadiko ekoindustria eta ingurumen-zerbitzuak eta -produktuak biltzen dituen erreferentziazko Kluster honek hondakinen (hondakinak minimizatzea, berrerabiltzea, birmanufakturatzea, energetikoki baliaraztea, birziklatzea eta kudeatzea); lurzoru kutsatuen (ikerketa eta berreskuratzea); ur ziklo integralaren, aire eta klima-aldaketaren, ekosistemen eta Ekoizpen ekoeraginkorra eta ekodiseinuaen balio-kateak ordezkatzen ditu.

Xabier Caño

ACLIMATO PRESIDENTEA

Ongi etorri ingurumen-sektorearen topagune honetara; ongi etorri Aclima Basque Enviroment Clusterrera. Aclima erakundeak 20 urtetik gorako ibilaldia du, eta erreferentea da Euskadiko ingurumen-sektorean. Haren gizataldea Aclimako bertako pertsonek zein gure enpresa kideetako pertsonek osatzen dute, eta zer eskaini ugari dute zuretzat. Denbora honetan guztian metatu dugun ezagutzari esker, euskal ingurumen-sektorearen pribilegiozko ikuspegia dugu, negozio-aukera berrien garapenari zuzendua.

Aclimaren xedea lankidetza publiko-pribatua bultzatzea da, aukerak detektatuz eta proiektuak abiatuz, helburu nagusi batekin: gure bazkideen gogobetetzea. Eta badugu obsesio bat: balio erantsi hori eskaintzea bazkideari zenbait arlotan, hala nola nazioartekotzean, berrikuntzan eta sektorearen defentsarako jardueretan.

Ezin dut aukera hau pasatzen utzi zuri mezu bat bidali gabe: ezagutu egin nahi zaitugu, lagundu egin nahi dizugu, eta uste dugu Aclima lagungarria izan daitekeela zure helburuak lor ditzazun. Pauso hori ematea erabakitzen baduzu, ziur nago elkarrekin egin dezakegun bidea onuragarria izango dela bi parteentzat.

Plan estrategikoa2017eko memoria
  • Xabier Caño González (Presidentea) – SADER
  • Asier Ochoa de Eribe Iturrieta (Vicepresidente) – CEMENTOS REZOLA – HEIDELBERGCEMENT GROUP
  • Rafael Sagarduy Careaga (Idazkaria) – IDOM INGENIERIA Y CONSULTORIA, S.A.
  • Aitor Ulibarri (Diruzaina) – GMSM
  • Iñaki Díaz de Olarte Barea – FCC-ÁMBITO
  • Jon Viteri Solaun – AFESA
  • Elena Guede Vázquez – CEMENTOS LEMONA
  • Begoña Vallejo Maillo – CIMAS
  • Teresa Tejero Argüelles- ONDOAN
  • Oscar Santa Coloma Mozo- TECNALIA
  • Esteban Marijuan – INDUMETAL RECYCLING
  • Xabier Caño González (Presidente) – SADER
  • Asier Ochoa de Eribe Iturrieta (Vicepresidente) – CEMENTOS REZOLA – HEIDELBERGCEMENT GROUP
  • Rafael Sagarduy Careaga (Secretario) – IDOM INGENIERIA Y CONSULTORIA, S.A.
  • Aitor Ulibarri (Tesorero) – GMSM
  • Iñaki Díaz Olarte Barea – FCC ÁMBITO
  • Jon Viteri Solaun – AFESA
  • Elena Guede Vázquez – CEMENTOS LEMONA
  • Begoña Vallejo Maillo – CIMAS
  • Roberto Manterola Zárate – CESPA GR
  • Oscar González García – INGURU
  • Teresa Tejero Argüelles – ONDOAN
  • José Tesán Alonso – ENERGY GREEN
  • Esteban Marijuan – INDUMETAL RECYCLING
  • Oscar Santa Coloma Mozo- TECNALIA
  • Álvaro Sanpedro – GRUPO TRADEBE
  • Roberto García – AGRUPALAB
  • Julio Aizpiri – GRUPO OTUA

Zuzendaritza eta
kudeaketa-taldea

Kristina ApiñanizAclimako zuzendari nagusia
Aclimako zuzendari nagusia

Aclima zuzentzen dut, eta kudeaketa-taldearen jarduerak koordinatzen ditut.

Mikel IbarraProiektu-zuzendaria
Proiektu-zuzendaria

Zeregin hauek ditut Acliman: klusterraren barruan berrikuntza-ekimenak dinamizatzea eta plazaratzea.

Begoña CastilloAraudi- eta kalitate-arduraduna
Araudi- eta kalitate-arduraduna

Araudiari, lantaldeak kudeatzeari eta lankidetza-proiektuei buruzko jarduerak koordinatzen ditut.

Igor ArangurenNazioarteratze-arduraduna
Nazioarteratze-arduraduna

Nazioarteratzeko eta kanpotik aukerak ekartzeko lankidetzan aritzen laguntzen diet enpresei.

Rakel ReyesKomunikazio-arduraduna
Komunikazio-arduraduna

Aclimaren barruan komunikazioarekin zerikusia duen guztiaz arduratzen naiz: prentsarekiko harremanak, argitalpenak, webgunea, sare sozialak, ekitaldiak…

Maria José MirónAdministrazio-arduraduna
Administrazio-arduraduna

Nire egitekoa da baliabideen kudeaketa eta haien aplikazioa kontrolatzea, aztertzea, haiei segimendua egitea eta haien gardentasunari eustea.

Edurne Fernández de LigerProiektu-teknikaria
Proiektu-teknikaria

Waste4Think proiektua kudeatzen dut.

Ingurumen-kluster hau koherentea denez sustatzen dituen garapen jasangarriaren eta ingurumena zaintzearen printzipioekin, ingurumen-kudeaketarako sistema ziurtatu bat ezarri dugu, Europako EMAS arauari jarraikiz.

Zifrak

Zer onura dakarzkizu Acliman egoteak?

01
Club

Euskadiko ingurumen-sektoreko erreferentziazko klusterreko kide izango zara


Ordezkatu egingo zaitugu, eta zure sektorea defendatuko dugu. Erakundeen aurrean duzun irudia hobetzen lagunduko dizugu


Enpresen eta beste eragile batzuen arteko harremana erraztuko dizugu, ingurumen-sektorearen zeharkakotasuna aprobetxatzeko


Administrazioetara hurbilduko zaitugu


Aclimaren bitartez, parte hartu ahal izango duzu EAEko ingurumen-legedi berriaren garapenean


Zure irudia eta zure produktuak eta zerbitzuak hedatzen lagunduko dizugu


Berariazko trebakuntzak antolatzen ditugu, bazkideen eskaeren arabera

02
Activa

Erakunde handi batean parte hartu ahal izango duzu zure gaitasunak gehituz


Lantaldeetan eta proiektuetan parte hartuz, zure enpresaren lehiakortasunak hobera egingo du


Kluster barruko eta kluster arteko eskaintza eta eskariaren arteko gure topaketa-plataformaz baliatuko zara


Sektoreko albisteen, negozio-aukeren eta ekitaldien berri emango dizugu

03
Global

Nazioartean ikusgai egingo zaitugu, enpresen baterako posizionamendu-tresna gisa jokatuz


Zure enpresa nazioarteratzeko funtsak lortzen lagunduko dizugu


Zure interesen neurriko nazioarteko aukerak identifikatuko ditugu

04
Innova

Euskadiko industriaren berrikuntza-ekosistemaren eragileekin harremana izango duzu


Zure berrikuntza-proiektuak garatzeko aliatu egokiak lortzen lagunduko dizugu


Garapenaren lehenengo faseetan negozio-aukerak detektatzeko aukera eskaintzen dizugu

Gure bazkideak

X