Lankidetza Aclimaren jardunaren funtsezko balioetako bat da, eta, beraz, maila guztietan, barnekoan nahiz kanpokoan, aliantza egonkorrak bilatzea eta sortzea ezinbesteko tresna da plan estrategiko honen helburu estrategikoak lortzeko. Ildo horretan, funtsezkoa izango da bazkideen arteko aliantzak sustatzen jarraitzea eta erakundeekiko harreman-esparru berriak mantentzea eta bultzatzea, Europako hazkunde ekonomikoan funtsezkoak diren ingurumen- eta ekonomia-politiken eraketan eragina sustatzeko. Era berean, ingurumen-sektorearen zeharkakotasunak Aclima bultzatuko du ekonomia- eta gizarte-esparruetan giltzarri diren eragileekin aliantza berriak bilatzeko, identifikatzeko eta sortzeko.