Berrikuntza, teknologikoa zein enpresakoa, lehentasunezko tresna da Aclima osatzen duten erakundeentzat, sektorearen etorkizuneko lehiakortasuna ziurtatzeko aukera ematen baitu. Tresna horren bidez, bazkideen lankidetza teknologikoko proiektuen kopurua handitzeko edo sektorearentzat estrategikoak diren proiektuak abian jartzea sustatzeko jarduerak garatuko dira. Aldi berean, enpresa-bikaintasunaren bila, Aclimak jarduera ez-teknologikoak sustatuko ditu ekintzailetza bultzatzeko, merkatuan konponbide berriak bilatzeko eta berrikuntzako lankidetzarako aukerak identifikatzeko.