Aclimak Euskadiko ingurumen-sektorearen ordezkaritza eta lidergoa du, eta bere komunikazio-estrategiak bi oinarri ditu: Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferente eta bateratzaile izatea, eta sektorearen jardueraren eta proiekzioaren balioa nabarmentzea. Hala, komunikazio-estrategiak, oinarri horietan tinko finkatuta, plan estrategikoa hedatuko du hainbat ekintzaren bidez, hala nola funtsezko gaietan iritzia emanez, ekimenak eta proiektuak ezagutaraziz, ospea mantenduz, bozgorailu izanez, informazio estrategikoaren transferentzia erraztuz, posizionamendua eta defentsa bultzatuz eta kide izatearen sentimendua sortuz.