Plan estrategiko honen arabera, nazioartekotzea lehiakortasun-palanka bat da Aclimako bazkideentzat. Beraz, haren garapena bultzatzeko helburuarekin, hainbat ekintza ezarriko dira, Euskadiko ingurumen-sektoreari nazioartean proiekzio handiagoa emateko eta jarduera horietan parte hartzen duten bazkideen kopurua handitzeko. Horretarako, Aclimak partzuergoak antolatzen eta eratzen lagunduko du, besteak beste, azoketara, biltzarretara edo misio komertzialetara joateko. Aldi berean, Aclimak adimen lehiakorra lortzeko lan egingo du, merkatuak estrategikoki zainduz eta bazkideen artean aukerak zabalduz.