Aclima – Basque EnvironmentCluster Euskadiko ekoindustria eta ingurumen-zerbitzu eta -produktuak biltzen dituen erreferentziazko elkartea gara. Kluster gisa, balio-kate hauek ordezkatzen ditugu: hondakinak, lurzoru kutsatuak, uraren eta airearen ziklo integrala, ekosistemak, ekoizpen eraginkorra eta ekodiseinua. Aclima zeharkako kluster bat da. Ekonomia osoarekin interakzioan jarduten du, eta jasangarritasunaren bidez balioa eta lehiakortasuna ekartzen ditu.