FOODELIVERY proiektua Gipuzkoako elikadura-erretailean banaketa-eredu iraunkorragoak bultzatuz

Teknologia berriek, krisi klimatikoak, pandemiak eta bizimodu berriek behar eta lehentasun berriak sortu dituzte elikagaiak eskuratzeko orduan.

Horren ondorioz, azken urteotan aukera ugari sortu dira elikagaiak eskuratzeko moduan: e-commerce, Q-commerce bezalako komenientziazko eredu berriak, dark stores bezalako negozio-ereduak, Direct to Consumer salmentak e-commerce propioen edo pure players delivery plataformen bidez, edo delivery plataformekin kolaborazioak, besteak beste.

Paradigma-aldaketa horrek eragin zuzena du iraunkortasunaren hiru eremuetan: gizartean, ekonomian eta ingurumenean.

Horregatik guztiagatik, Basque Food Cluster, Aclima eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak elikadura-kate eraginkorrago eta zirkularrago baterantz egin nahi dute aurrera, kontsumitzaileen behar berrietara egokituko dena, haien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-inpaktua ahaztu gabe, eta mugikortasun- eta logistika-eredu iraunkorragoetarako eta hirien eraldaketa adimendunerako trantsizioaren parte aktiboa izango dena.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

FOODELIVERY proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan elikagaiak banatzeko eredu iraunkorrenak identifikatzea eta sustatzea da. Horrek honako helburu espezifikoagoak dakartza:

  • Elikagaiak banatzeko ereduen ingurumen-inpaktua aztertzea eta dimentsionatzea.
  • Egungo ereduek etorkizunean izango duten eragina kalkulatzea, eskariaren bilakaeran oinarrituta.
  • Kontsumitzaileek erosketa- eta banaketa-eredu iraunkorragoekiko duten jarrera aztertzea.
  • CO2 emisioak minimizatuko dituzten elikagaien banaketa-eredu iraunkorragoak elkarrekin diseinatzea.
  • Misioak programako beste ekimen batzuekin kontrastatzea eta sinergiak bilatzea.
  • Sortutako emaitzak zabaltzea.

ESPERO DIREN EMAITZAK

FOODELIVERYren helburua elikagaiak banatzeko eredu bakoitzeko ingurumen-aztarna edukitzea da, baita kontsumitzaileak erosketa-ereduetarako dituen motibazioak identifikatzen dituen azterlan bat ere, komenientzian eta iraunkortasunean fokua jarrita.

Proiektuak lantalde bat sortuko du, enpresek, herritarrek eta adituek osatua, alde batetik joerak, jardunbide egokiak eta sortzen ari diren ereduak identifikatzeko, eta, bestetik, lan-ildoak eta horien lehentasunak zehazteko.

PARTE-HARTZAILEAK

FOODELIVERY proiektuan parte hartzen duten erakundeak honako hauek dira: Basque Food Cluster-Euskadiko Elikadura Klusterraren Elkartea, Aclima-Basque Environment Klusterra eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du Etorkizuna Eraikiz-Misioak 2022 programaren bidez.