HAPREC: HONDAKINAK KUDEATZEKO ZERBITZUEN INGURUMEN-AZTARNA

Hondakinak behar bezala kudeatzea ezinbestekoa da hiri-inguruneen iraunkortasunean, bai eta ekoizpeneko, kontsumoko eta bizi-amaierako eredu zirkularren garapenean ere. Industria-prozesu orok ere inplikazioak eta ingurumen-inpaktua ditu, eta beharrezkoa da horien berri izatea, hondakinen kudeaketak ahalik eta kalte txikiena egin diezaion lurraldeari.

HAPREC proiektua, IHOBEk kudeatzen duen eta ACLIMAk (Basque Environment Clúster) gidatzen duen ETE Zirkularra 2021 laguntza-programak finantzatzen duena, hondakinen kudeaketaren sektorean zentratzen da, sektore hori funtsezkoa baita eskualde eta Europa mailan definitu diren ekonomia zirkularreko estrategiak lortzeko.

Proiektua nagusiki praktikoa da, eta enpresen artean sinergiak ezartzea, ezagutza partekatzea eta etorkizunean ikerketa- edo ekodiseinu-proiektuen proposamenak eragin ditzaketen ekimenak identifikatzea sustatuko da.

ESPERO DIREN EMAITZAK

Proiektu honek jarraibide erraz batzuk emango dizkie EAEko hondakinen kudeatzaileei ulertzeko nola aplikatzen diren bizi-zikloaren eta ingurumen-aztarnaren analisiaren metodologiak haien prozesuen ingurumen-jarduna ebaluatzeko. Horrela, ondorioak aterako dira, ingurumen-aztarna murrizteko ekintza-plan bat ezartzeko eta bezeroei zerbitzu jasangarriagoa eta informazio zehatza eskaintzeko merkatuan jartzen dituzten produktuek sortzen duten hondakinen kudeaketaren ondoriozko inpaktuari buruz.

PARTE-HARTZAILEAK

Proiektuan 10 enpresak hartzen dute parte: Belako Lanak, Beotibar Recycling, Birziplastic, Bizkaiko Zabor Berziklategia, Eko3r, Gutram, Koopera, Sercontrol 2000, Sogecar eta Trienekens.