INMOIN ZIRKULARRA

Ekonomia zirkularra erronka bat da aplikazioari eta neurketari dagokienez, erakundeek eredu zirkularretarantz duten aurrerapen-maila zehaztea ahalbidetuko duten datu espezifiko neurgarriak eduki ahal izateko.

INMOIN Zircularra proiektuaren bidez, ekonomia zirkularra bultzatu nahi da Gipuzkoako erakundeetan, enpresetan kasu praktikoak aurkeztuz eta horri heltzen lagunduko duten tresnak ezagutaraziz.

Gauzatzeko aldia:

Lan eremua: Ekonomia Zirkularra

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Proiektuaren helburu nagusia erakundeetan ekonomia zirkularrari ekitearen garrantzia erakustea da, enpresen aplikazio-kasuak ikustea eta horri heltzen laguntzen duten tresnak ezagutzea. Horretarako, Inmoin Zircular proiektuak ikertzen du nola garatu Ekonomia Zirkularra erakundean eta haren arlo edo sailetan txertatzeko aukera emango duen adierazle-eredu bat, maila estrategiko batetik maila operatibo batera.

ESPERO DIREN EMAITZAK

Urtean zehar, ekonomia zirkularreko kudeaketa-adierazleen zerrenda bat identifikatu da, eta banakako hainbat kontraste egin dira hainbat enpresarekin. Ekainaren 8an egindako proiektuaren amaierako jardunaldian, 50 pertsona bildu ziren eta Gipuzkoako hainbat sektoretako 16 enpresak parte hartu zuten. Bertan, enpresei Ekonomia Zirkularra ezartzen laguntzeko tresnak azaldu ziren, baita aplikatzeko kasu praktikoak ere, hala nola Irizar, Emica Bombas, Algaloop eta Recyycle enpresenak.

Gainera, adierazle-eredu bat zehaztu da, erakundeko arlo funtzional edo sail guztiek ekonomia zirkularra maila estrategiko batetik maila operatibo batera integra dezaten.

Jardunaldian, Ekonomia Zirkularra integratzeko erakundeei laguntzea helburu duten garatutako 4 tresnak azaldu ziren:

  • CircularTRANS: online plataforma, enpresak ekonomia zirkularra zer den eta lanean nondik hasi jakin dezan, bere burua ebalua dezan, aukerak identifika ditzan eta bere ibilbide-orria zehaztu dezan.
  • NetCircular+: Negozio-eredu eta balio-kate zirkularren inplementazioa bultzatzeko plataforma.
  • Ekoproduktibitatea: ekoeraginkortasun produktiboa hobetzeko tresna.
  • Remanex (Ihobe): Birmanufaktura-prozesuaren bikaintasuna ebaluatzeko tresna.

Inmoin Zircularra bezalako proiektu batek zirkulartasuna sustatzen du, eta zuzenean laguntzen du ekoizpen eta kontsumo jasangarriko 12. GJHan, ekonomia zirkularrean oinarrituta, garapen iraunkorreko gizarte-eredu bat eta helburuak lortzeko aliantzen 17. GJHa babestuz.

Ingurumen arloko agente aditua den aldetik, Aclimaren zeregina Euskadiko ingurumen-sektorea biltzea eta enpresa bazkide parte-hartzaileei laguntza ematea da.

Parte-hartzaileak. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularreko eta Industria Iraunkortasuneko taldea buru duen proiektua da, eta bertan parte hartzen dute Gaia klusterrek, Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkarteak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Aclimak.

Inmoin Zircularra proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du, “Gipuzkoako enpresa-ehunaren aukeren sorrera, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko” programaren bitartez.