«Enplegu Berdeko Sorgune Berrien Belaunaldiko Protagonista Gazteak» programa

Aclima, Basque Environment Cluster-ek berriro jarri du abian gazte eta enpresei zuzendutako enplegu berdea sustatzeko proiektua, honako hauen bitartez: praktika gidatuak, ad hoc prestakuntza eta garapen profesional iraunkorrerako laguntza.

Horrela, profesional eta talentu berde gehiago ireki eta sustatzen ditugu, pertsonentzako lanpostu gehiagoren eta klusterreko bazkideentzako talentu eta jarduera gehiagoren bitartez. Programa honen helburu nagusia da ingurumen-sektorean enplegu-aukera berriak garatzea eta, aldi berean, arlo horretan interesa duten talentu gazteak ahalduntzea.

Ekimena bi ildo estrategikotan oinarritzen da:

  • Ingurumenarekin lotutako arloetan LHko edo graduko titulazioa duten Bizkaiko 12 gazte hurbiltzea ekonomia zirkularraren eta ingurumenaren sektoreko enpresetara.
  • Enpresen eskaerei erantzutea, enpresen beharrizan eta aukeren neurrira egokitzeko eta trantsizio ekologikoa egiteko behar baitituzte.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatzen du. 2023ko ekitaldiko ekintzailetzako eta enplegu egonkor eta kalitateko proiektu berritzaileak garatzeko dirulaguntzen oinarri eta deialdi arautzaileak onartzen dituena.

 

PARTE HARTZAILEAK


Ingurumenarekin lotutako arloetan LHko edo GRADUko titulazioa duten 30 urtera arteko gazteak, langabezian daudenak, Lanbiden izena emandakoak eta Bizkaian erroldatutakoak;

eta

Ingurumenera bideratutako enpresak, Aclimako erakunde bazkideei lehentasuna emanda, Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia dutenak.

 

PROGRAMAK eskaintzen du:


Gazteei:

  • Praktika bekadunak eta gidatuak ingurumen-sektoreko enpresetan. (3-9 hilabete)
  • Enplegu berdeko eskumenak aktibatzea. (Lan-saioak)
  • Neurrira egindako espezializazioa sektorearen eskaeretan. (100 ordu online)

Enpreseei:

  • 9 hilabetera arteko praktika berdeak egiteko gazteak
  • Erakundearen beharren ad hoc praktikak.
  • Programa osoan zehar aholkularitza.
  • Enplegu berdeko sorgune berriak identifikatu eta bizkortzeko zaintza teknologikoko azterlanean parte hartzea.

 

PRAKTIKEN ezaugarriak:


  • Praktikak Lanbideren Hitzarmenaren bidez ezarri eta arautzen dira.

Praktikak enpresan gazte tituludunentzat – Enpresak (euskadi.eus)

  • Praktikak enpresaren edo enpresa-taldearen lantokietan egingo dira, tutore batek zuzenduta eta gainbegiratuta.
  • Praktiken hasiera urria eta azaroa bitartean izango da, eta 3 eta 9 hilabete arteko iraupena izango du. Gehienez 7 ordu izango dira egunero, astelehenetik ostiralera.
  • Enpresak laguntza-beka bat ordainduko die praktiketako gazteei. Beka horren zenbatekoa, gutxienez, unean-unean indarrean dagoen hileko IPREMaren % 80 izango da. (Gutxi gorabehera: 480 €)
  • Enpresak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kotizatuko du praktiketako pertsonengatik, kotizazio-kontuko kode espezifiko batean. (100€, gutxi gorabehera)
  • Enpresek haien erakundean praktikak egiteko pertsonak hautatuko dituzte, hautagaitzak Lanbideren eta ACLIMAren bidez jaso eta elkarrizketa egin ondoren.
  • ACLIMAko teknikari bat esleituko da, praktiketarako behar den dokumentazioa betetzen eta kudeatzen laguntzeko enpresari, bai eta hautaketa optimorako behar den guztian ere.
  • Enpresak antolatutako beste lankidetza edo kontratazio modalitate bat egon daiteke.

 

PRESTAKUNTZAren eta ad hoc tutorizazioaren ezaugarriak


  • Programari atxikitako gazteek 100 orduko prestakuntza izango dute arlo hauetan: ekonomia zirkularra, ekodiseinua, ingurumen-kalitatea, ingurumen-kudeaketako sistemak, ingurumen-araudia… eta enpresek zehaztutako beharrak.
  • Gazteek online egingo dute prestakuntza.
  • Prestakuntza praktikekin batera egingo da, horiekin bateragarria eta integratzailea den ordutegian.
  • Programak irauten duen bitartean, enpresak eta gazteak aholkulari bat izango dute ACLIMAn, erakundeko egonaldia optimizatzeko, lanpostuaren eta pertsonaren garapena bultzatzeko, zalantzak argitzeko…

 

Programan PARTE HARTZEKO prozesua:


Gazteentzat:

Parte hartu nahi baduzu:

  1. Bidali zure CV eguneratua hona: empleo@aclima.eus, gaian NYEV (HAUTAGAIA) adieraziz
  2. Aclima arduratuko da zure CV zure profila egokitzen den enpresa eta praktika-aukeretara helarazteaz.
  3. Aurrez aukeratuz gero, enpresa zurekin harremanetan jarriko da elkarrizketa bat izateko.
  4. Aukeratua izanez gero, Aclima harremanetan jarriko da programan alta emateko eta enpresa praktiketako hitzarmena kudeatzeko.

Prozesuaren ondoriozko edozein gairi dagokionez, etengabeko aholkularitza eta laguntza izango duzu Klusterretik.

Enpresentzat:

Programan parte hartu nahi baduzu:

  1. Hautagaiak (Zerbitzu Eskaintza) .doc eskaera beteta bidali behar duzu honako helbide honetara: empleo@aclima.eus, gaian NYEV (ENPRESA) adieraziz. Aclimak zure eskaera aurkeztuko dio Lanbideri.
  2. Aclimak LANBIDEren bidez jasotako CVak eta praktiken eskaintzara egokitutako zuzeneko inskripzioak bidaliko dizkizu.
  3. CVak jaso ondoren, elkarrizketak egin eta eskaintzan gehien egokitzen diren pertsonak aukeratu ahal izango dituzu.
  4. Aukeratutako pertsonaren berri eman beharko diozue Aclimari, eta hitzarmena eta praktiketako dokumentazioa kudeatu.

* Eskaerei sarrera-ordenaren arabera erantzungo zaie.

Prozesuaren ondoriozko edozein gairi dagokionez, etengabeko aholkularitza eta laguntza izango duzu Klusterretik.

EGUTEGIA


  • ENPRESAK izena emateko epea 2023/10/06an amaituko da
  • HAUTAGAIAK izena emateko epea 2023/10/22an amaituko da
  • Urrian zehar: Hautagaitzen aurre-hautaketa, elkarrizketak eta hitzarmenen kudeaketa.
  • Azarotik martxora/ekainean: praktikak enpresetan, ad hoc prestakuntza eta tutoretza.

INFORMAZIOA


Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

  • Tfno:  944 706 443
  • Email: empleo@aclima.eus