BIRSARE proiektuak 4.0 tresnak garatuko ditu itsasoko hondakin plastikoen zirkulartasunerako

Posted by aclimaadmin | 28/02/2024 | Aclimari buruzko albisteak

4.0 teknologietan oinarritutako tresnen garapenaren bidez, BIRSARE proiektuak arrantza-sare erabiliak birziklatzeko eta berrerabiltzeko kate berriak sendotu nahi ditu

BIRSARE berrikuntza kolaboratiboko proiektua egikaritze-bidean da, Aclima, Leartiker, MIK, Birziplastik, Plásticos Clossa eta Plastikoen Espainiako Zentroaren (CEP) partaidetzarekin, helburutzat harturik 4.0 teknologietan oinarritutako datu- eta informazio-trukerako tresnak garatzea birziklatze-kate berriak eratzeko eta arrantza-sare erabiliak berrerabiltzeko.

Itsasoko hondakin plastikoen eta, zehazkiago, arrantza-tresnek sortutakoen kudeaketa lehengai plastikoen iturri berri bat bihur daiteke, gaur egun ustiatzen ez dena eta itsas ekosistemetan eta kostaldeetan ingurumen-inpaktu handia sortzen duena. BIRSARE proiektua errealitate horretatik abiatzen da, eta ekonomia urdinaren eta ingurumenaren sektorerako balio-kate berriak sortzeko aukera ere bada.

Ozeanoetan hondakin plastikoak egoteari buruz eta hondakinok espezieetan nahiz itsas ekosistemetan duten eraginari buruz kontzientzia handia badago ere, arrantza-jardueraren ondoriozko hondakinak, hau da, itsasoan metatzen diren makroplastiko gehienak, ez dira hain garrantzitsuak iritzi publikoarentzat eta masa-komunikabideentzat, gehiago erreparatzen baitiete mikroplastikoei eta gizakiarengan duten azken inpaktuari.

Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren (UICN) itsasoko plastikoen egoerari eta aztarnari buruzko azken txostenen arabera, itsasoko hondakinak kudeatzeko egungo moduarekin jarraituz gero, bikoiztu egingo dira 2040. urterako. Arrantza-sareak dira ozeanoetan dagoen kutsadura plastiko handiena, eta, itsas espezieak nahi gabe harrapatzearen erantzule izateaz gain, ekosistemak kaltetzearen erantzule ere badira, toxikotasun handia dutelako eta 600 urte baino gehiago iraun dezaketelako.

Lehenik eta behin, erabilitako arrantza-sareen plastikoak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko metodo sistematiko eta kuantitatibo bat garatzea aurreikusten du BIRSAREk. Gainera, trazabilitate-plataforma bat garatuko du, hondakin horien bilketan eta birziklatzean esku hartzen duten prozesuen bidez materialak identifikatu eta haien jarraipena egin ahal izateko; izan ere, ingurumen-informazioaren gardentasun- eta jakinarazpen-premia funtsezkoa da jasangarritasunaren ikuspegitik lehiatu nahi duten enpresentzat.

Proiektuak aurreikusten du produktu berri bat formulatzea UNE EN 15343:2008 arauari jarraituz, itsas sektoreko sareen hondakinetan oinarritua eta automozioaren eta altzarien sektoreek eskatzen dituzten eskakizunetara egokitua. Hondakin plastikoak birziklatzetik ateratako lehengai horrekin, osagai zirkular berriak fabrikatuko dira sektore horietarako.

BIRSARE proiektua Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu du, enpresa-talde berritzaileei laguntzeko laguntza-programaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan eta enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, 2023ko apirilaren 15eko BOEn argitaratutako deialdian.

Tags
,

Posts Relaccionados

Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
¡Estamos ilusionados de presentaros la serie de videos #ComunidadAclima, una iniciativa en la que exploraremos soluciones sostenibles de nuestras empresas socias para enfrentar los desafíos ambientales actuales! En esta ocasión, nos...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
Ciudades más habitables con ayuda de la IA “La gestión de ruido en las ciudades está cobrando una relevancia muy importante en la definición de todas las políticas públicas”, señala...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
El pasado 18 de abril Aclima, Basque Environment Cluster participó en la Conferencia Final del proyecto ORIENTING celebrada en Bruselas con motivo del Congreso Mundial de Economía Circular 2024 (WCEF2024)....