IHOBEK ETA ACLIMA INGURUMENAREN KLUSTERRAK EUSKADIKO ENPLEGU BERDEAREN BEHARRAK IDENTIFIKATUKO DITUZTE

  • Bi erakundeen artean sinatutako akordioak enplegu berdea eta ingurumen-sektorearen digitalizazioa sustatuko ditu.
  • Ekintzek Europako Itun Berdearen helburuak bultzatuko dituzte

 

Ihobe sozietate publikoak eta Aclima-Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak lankidetza-akordio bat sinatu dute euskal ingurumen-sektorea gainerako sektore ekonomikoen trantsizio ekologikorako sektore estrategiko gisa kokatzeko.

 

Akordioa gaur goizean sinatu dute Ihobeko zuzendari nagusiak, Alexander Botok, eta Aclimako lehendakariak, Xabier Cañok. Horri esker, esparru bat irekiko da bi erakundeek Europako Itun Berdearen helburuen aldeko ingurumen-estrategiak batera ezartzeko ekintzak abian jar ditzaten. Konpromisoa 2021erako ezarri da, baina 2024ra arte luza daiteke.

Ihoberen eta Aclimaren arteko lankidetza estuak aukera emango du enplegu berdea sortzeko aukerak detektatzeko, profil profesional berriak identifikatzeko eta ingurumen-sektoreari lotutako digitalizazioa bultzatzeko.

Hartutako konpromisoen artean, nabarmentzekoa da Euskadiko ingurumen-sektoreari Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak inplementatzeko lanerako plan operatibo baten garapena.

Enplegu berdearen esparruan, clusterrarteko lantalde bat sortuko da, epe ertain eta luzerako ingurumen-prestakuntzaren eta profil profesionalen premiak identifikatzeko, eta horretarako prestakuntza egokia landuko da. Hasiera batean, ingurumenaren, energiaren eta eraikuntzaren sektoreetan zentratuko da lan hori, potentzial handiagoa dutelako.

Gaur goizean Bilbon sinatutako akordioaren ondorioz, Ihobek eta Aclimak Euskadiko ingurumen-sektorearen eta ingurumen-kudeaketaren digitalizazioa sustatuko dute, Europar Batasunak Itun Berdean proposatutako helburuak lortzeko. Era berean, jardunaldien eta topaketen bidez, Euskadiko eta Europako ingurumen-politikako tresnei eta enpresen lehiakortasunean eragin zuzena duten ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren alderdiei buruzko zabalkunde-lana egingo dute.

 

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, laguntza ematen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-politika garatzeko eta ingurumen-jasangarritasunaren kultura hedatzeko.

Aclima, Basque Environment Cluster-ek ingurumen-sektoreko industrien lehiakortasuna hobetzea du helburu, sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatuz, tokiko eta nazioarteko negozio-aukera berriak garatuz eta ingurumenaren arloko berrikuntza sustatuz, hori guztia lankidetza publiko-pribatuko testuinguru batean.

Posts Relaccionados

Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
¡Estamos ilusionados de presentaros la serie de videos #ComunidadAclima, una iniciativa en la que exploraremos soluciones sostenibles de nuestras empresas socias para enfrentar los desafíos ambientales actuales! En esta ocasión, nos...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
Ciudades más habitables con ayuda de la IA “La gestión de ruido en las ciudades está cobrando una relevancia muy importante en la definición de todas las políticas públicas”, señala...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
El pasado 18 de abril Aclima, Basque Environment Cluster participó en la Conferencia Final del proyecto ORIENTING celebrada en Bruselas con motivo del Congreso Mundial de Economía Circular 2024 (WCEF2024)....