ORHI+ proiektuak garapen jasangarria eta jarduera ekonomikoen zirkulartasuna sustatzen jarraituko du Euskadin, Errioxan eta Pirinio Atlantikoetan

Posted by aclimaadmin | 15/03/2024 | Aclimari buruzko albisteak

Ekonomia zirkularrean oinarritutako teknologiak eta negozio-ereduak hedatuz, mugaz gaindiko eskualdearen jasangarritasuna indartu nahi da, enpresen eta agintari publikoen arteko lankidetza bultzatuz. 

Euskadiko, Errioxako eta Pirinio Atlantikoetako bederatzi erakundek ORHI+ proiektua jarri dute abian. Ekonomia zirkularrean oinarritutako teknologiak eta negozio-ereduak hedatuz, mugaz gaindiko lurraldeko jarduera ekonomikoen jasangarritasuna eta zirkulartasuna indartu nahi ditu. 

ORHI+ proiektuak aurrekari arrakastatsu bat du, ORHI proiektua, zeina 2018-2021 urteen artean garatu baitzen eta POCTEFA lurraldeko nekazaritzako elikagaien sektoreari lagundu baitzion ekonomia zirkularrago baterantz eboluzionatzen, soluzio berritzaileak identifikatuz eta haien ondorengo ezarpena erraztuz. ORHI proiektuak nekazaritzako elikagaien balio-katean dauden materia organiko eta plastikozko baliabideetan zentratu zuen bere jarduera. ORHI+ek, aldiz, lau ardatz tematikotan garatuko ditu ekintzak: nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktuen balorizazioa, bio-materialen/produktuen ekoizpena, bizi-zikloaren amaieran hondakin plastikoen balorizazioa eta prozesuen optimizazioa.

Ardatz horien inguruan, eta soluzioak aplikatzen eta erakustaldi-proiektuak garatzen laguntzeko esparruan, zazpi gauzatuko dira —beste batzuk sortzeko aukera zabalik utziz—: artilea produktu teknikoetan balorizatzea, hondakin-oiloak balioztatzea, elikagai- eta baso-azpiproduktuak balorizatuz biomaterialak ekoiztea, biokonpositeak dituzten produktuak fabrikatzea, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileretarako hondakin plastikoak kudeatzea, nanoburbuilen teknologiarekin prozesuak hobetzea eta hondakin organikoak Bokashi hartzidura-prozesuaren bidez tratatzea.

ORHI+ proiektuaren asmoetan dago tresna bat lantzea administrazio publikoei laguntzeko ekonomia zirkularraren eremuan beren ekintzak lehenesteko erabakiak hartzen eta proiektuak hautatzen, bai eta berrikuntza-metodologia bat prestatzea ere enpresei Ekonomia Zirkularrerantz eboluzionatzen laguntzea xede duena. Era berean, gaiak eta nazioarteko arloa zaintzeko jarduerak egingo ditu, proiektuan interesa duten gaiei lotutako soluzio berritzaileak eta jardunbide egokiak bilatzeko eta aztertzeko. Proiektuaren emaitzak eta tresnak zabaltzeko, ekodiseinuari eta ingurumen-aztarnari buruzko workshop-ak egingo dira, parte hartzen duten lurraldeetako enpresentzat, bai eta webgune tematikoak ere, zaintzatik eta proiektu erakusleetatik lortutako emaitzak zabaltzeko. Azkenik, ekonomia zirkularrean negozio-ereduak garatzeko laguntzen deialdi pilotu bat bultzatuko da.

Gainera, ikuspegi sistemikoa erabiliko da, ekonomia zirkularrerako trantsizioari helduz enpresekin, industriekin eta sektore publikoarekin batera, enpresetan soluzioak hedatzea bultzatuz eta administrazio publikoen zeregina indartuz ekonomia zirkularreko soluzioak bultzatzeko.

Proiektuaren partzuergoa

ORHI+ proiektuaren partzuergoa POCTEFA lurraldetik etorritako 9 bazkidek osatzen dute: APESA, proiektua koordinatuko duen liderra, bio-hondakinak kontserbatzeko eta tratatzeko metodo bat probatzeko eta optimizatzeko balioko duen esperientziarekin; ESTIA, ekoberrikuntzako metodologia praktikan jartzen eta zuntz naturaletan eta mizelioz egindako materialetan oinarritutako biopolimeroak eta konposite polimerikoak erabiltzen dituzten prototipoak garatzen lagunduko duena; ADER, ekonomia zirkularreko eskualde-proiektuen garapena errazteko laguntza-lerro kolaboratibo baten definizioaren arduradun gisa eta enpresa-misioen koordinatzaile gisa; ENTAINA, aihenaren balorizazioa probatuko du, elikagaientzako ontzi eta enbalaje biodegradagarri bihurtzeko, plastikoaren ordez; AXALKO, proiektuan duten partaidetza biokonpositedun produktuen fabrikazioan garatuko da, kontsumo-produktuak sortzeko garatutako berrikuntzak eta teknologiak aplikatuz; SOLTECO, kasu honetan, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileretarako hondakin plastikoa kudeatzen eta birziklatzen lan egingo duena; CCIBPB, kontratazio publikoan ekonomia zirkularreko irizpideak integratzeko tresnak sortzen parte hartuko duena, eta nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktuak balorizatzeko proiektuei lagunduko diena; SAIOLAN, intereseko gaien zaintza koordinatzeaz arduratuko dena, hala nola erakusketa-proiektuen garapena, eta horietako biren garapena gidatuz; azkenik, Aclima, Basque Environment Cluster proiektuaren komunikazio-jardueren arduradun gisa eta enpresen artean ekodiseinuko tresnak eta ekonomia zirkularreko soluzioen sustapenean parte-hartzaile gisa.

Europar Batasunak finantzatu du ORHI* proiektuaren % 65, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da POCTEFAren helburua, eta 2024ko urtarriletik 2026ko abendura bitartean gauzatuko da.

Posts Relaccionados

Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
¡Estamos ilusionados de presentaros la serie de videos #ComunidadAclima, una iniciativa en la que exploraremos soluciones sostenibles de nuestras empresas socias para enfrentar los desafíos ambientales actuales! En esta ocasión, nos...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
Ciudades más habitables con ayuda de la IA “La gestión de ruido en las ciudades está cobrando una relevancia muy importante en la definición de todas las políticas públicas”, señala...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
El pasado 18 de abril Aclima, Basque Environment Cluster participó en la Conferencia Final del proyecto ORIENTING celebrada en Bruselas con motivo del Congreso Mundial de Economía Circular 2024 (WCEF2024)....