DIGITAP proiektua, hiriko uren hornidura-sistemen kudeaketa integrala hobetzeko biki digitalak ezartzea

Posted by aclimaadmin | 22/02/2024 | Aclimari buruzko albisteak

DIGITAP proiektua tresna teknologikoen garapenean oinarritzen da, helburu hauek lortzeko, ur-hornidurako sistemaren zaintza, prebentzioa eta optimizazioa

EAEko bost enpresa eta erakundek abian jarri dute DIGITAP proiektua. Biki digitalak garatuz eta inplementatuz, ur-hornidurako sistemen kudeaketa integrala hobetzen lagundu nahi du DIGITAPek. Tresna teknologiko berritzaileetatik eratorritako aukeretan oinarrituta ur-masen osasuna monitorizatuz eta zainduz, metodo berriak ezarri ahal izango dira hornidura-instalazioetara iristen diren uren kalitatearen alerta goiztiarreko sistemak eskura izateko.

Ekimen horrek, 2026ko apirilera arte luzatuko baita, uraren kudeaketa integrala egiteko erronka garrantzitsuari erantzungo dio gero eta ziurgabetasun gehiago dauden egoera batean. Egoera horretan, digitalizazioa funtsezko tresna izango da erronkei aurre egiteko, klima-aldaketa arintzeari eta horretara egokitzeari eta uretako ekosistemen egoera hobetzeari dagokionez ez ezik, bai eta ur-zikloaren kudeaketa hobetzeari dagokionez ere, gero eta ohikoagoak izango diren urritasun-egoerei aurrea hartu ahal izateko.

Ura bizitzarako ezinbesteko baliabide bat da, eta haren eskasia faktore mugatzailea da edozein jarduera-mota gauzatzeko. Horregatik, eta ura eskuragarri eta une oro kalitatearekin edukiko dugula gero eta zalantzazkoagoa denez, arrisku hidrikoaren ebaluazioa erronka estrategikoa da, gaur egun inoiz baino areago. Uraren kudeaketak arriskuen kudeaketaren sinonimoa izan behar du jada. Ur-zerbitzuen hornitzaileek gai izan behar dute segurtasun hidrikoaren kontzeptuan oinarrituta heltzen zaizkien egoerak kudeatzeko: eskasia-aldiak, lehorteak, uholdeak, uraren kalitatea eta abar.

Muturreko egoerak gero eta ohikoagoak dira klima-aldaketaren ondorioz. Lehorte luzeak zein uholde-arriskua ere eragin dezaketen prezipitazio-aldi oso biziak egonik, uraren zikloaren kudeaketa integralak —gizarte osoarentzat garrantzi estrategikoa duenez— errealitate hidriko berrira egokitu behar du, eta kudeaketa-sistemak prestatu behar ditu hornidura normala bermatzeko, kantitateari zein kalitateari dagokienez.

DIGITAP proiektuaren izaera berritzailea honetan datza: digitalizazioa aplikatzea eta tresna teknologikoak garatzea, zeinak espezifikoki helduko baitiete hiriko uraren ziklo osoari eta horrek ingurune hidrikoarekin duen erlazioari, uraren jatorriko kalitatea iragartzeko eta ur-gabeziako eta lehorteko egoerak iragartzeko. Proiektuaren esparruan, kasu pilotu bat garatuko da AMVISAren (Gasteizko Udal Urak) hornidura-instalazioetako batean, baliabideen efizientzia hobetzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.

DIGITAP proiektuaren helburuetako bat da soluzio teknologikoak garatzea, gorabehera hidrikoen analisi kuantitatiboa zein kualitatiboa egiteko, askotariko egoerak identifikatu eta aurreikusi ahal izateko eta, hartara, datu-analisian oinarrituta erabakiak hartuz arrisku-egoerak minimizatzeko.

Baditu zenbait lan-fase: tresna digitala kontzeptualizatu eta garatu behar da, eta, ondoren, hura aplikatu behar da baliozkotzeko. Berrikuntza sustatzeaz gain, identifikatu behar du uraren zikloaren sektoreak zer behar duen eta zer eskatzen dien IoT-n (Gauzen Internet) eta digitalizazioan diharduten enpresei.

Proiektuaren partzuergoa

Hauek osatzen dute DIGITAP partzuergoa: Aclima (Basque Environment Cluster), zeina proiektuaren buru eta koordinatzaile baita, eta Agrupa Laboratorio, Aquadat, Cimas eta Gaiker Zentro Teknologikoa enpresek.

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Enpresa Talde Berritzaileei Laguntzeko ↑Programak finantzatzen du proiektua, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez —Next Generation EU—.

Posts Relaccionados

Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
¡Estamos ilusionados de presentaros la serie de videos #ComunidadAclima, una iniciativa en la que exploraremos soluciones sostenibles de nuestras empresas socias para enfrentar los desafíos ambientales actuales! En esta ocasión, nos...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
Ciudades más habitables con ayuda de la IA “La gestión de ruido en las ciudades está cobrando una relevancia muy importante en la definición de todas las políticas públicas”, señala...
Posted by aclimaadmin | 26 apirila 2024
El pasado 18 de abril Aclima, Basque Environment Cluster participó en la Conferencia Final del proyecto ORIENTING celebrada en Bruselas con motivo del Congreso Mundial de Economía Circular 2024 (WCEF2024)....