Ikerketako unibertsitate-zentroa. Nafarroako Unibertsitateak sortu zuen, 1982an, eta haren eginkizun nagusia da ikerketa-proiektu industrialak gauzatzea enpresetako ikerketa- eta garapen-sailekin elkarlanean. CEITek enpresekiko elkarlan egonkorraren alde egiten du beti, eta bezeroen negozioetako alderdi guztietan hartzen du parte, ikerketa-proiektuen bidez balio erantsi handiko irtenbideak eskaini ahal izateko.

Bikaintasun zientifiko eta teknologikoan oinarritutako irtenbide aurreratuen bidez enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburu argiarekin, CEITek ikertzaile gazteak trebatu nahi ditu, enpresak nazioarteko lehiakortasunaren maila gorenera eramateko egin beharreko aldaketen aitzindari izan daitezen.