PREBIO2: CO2-emisioekin eta biomasarekin egindako polimero berriak
Plastiko-hondakinak eta karbono dioxidoaren emisioak (CO2) ugaritzea da gaur egungo gizartearen erronkarik handienetako bat, ekonomia zirkular eta karbonotan neutro bateranzko trantsizioan.PREBIO2 proiektuaren bidez, bi arazoentzako soluzio bat eman nahi da: polimero biodegradagarriak eta berriztagarriak sortzea CO2-emisioak eta biomasa lehengai gisa erabiliz.
TECNALIA buru dela eta GAIKER, EHU, BCMaterials, NEIKER eta ACLIMA tartean direla,PReBIO2 oinarrizko ikerketa-proiektuak (“Polikarbonato berriztagarriak, BIOdegradagarriak eta BIObateragarriak CO2-a oinarri hartuta, EAEko sektore estrategikoentzat”) ezagutza sortu nahi du CO2-a eta biomasa erabiliz polimero berriak garatzeko eta baliozkotzeko eta, hala, EAEko zenbait sektore estrategikotan material jasangarriagoak erabiltzen aurrerapausoak emateko, hala nola nekazaritzan, osasungintzan eta industria adimendunean.