EREIAROA, Jasangarritasunaren eta sormenaren arteko gurutzatzea
EREIAROA proiektuak, zeina Basque Environment Cluster-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tabakalerak sustatzen baitute, sektore arteko lankidetzarako oinarriak ezarri nahi ditu Gipuzkoako ingurumenaren eta kultura eta sormenaren arloetan.
Donostia, 2022ko otsailaren 4a. Europak apustu garbia egin du klimaren neutraltasunaren, jasangarritasunaren eta ingurumena zaintzearen alde, garapen ekonomiko eta sozialaren ildo estrategiko gisa. Europako Itun Berdea (Green Deal) da EBk arlo horretan egiten dituen ahaleginak biltzen dituen arau-ardatza, eta “jarduera kolektiboko” esparru bat planteatzen du, normalean laguntzen ez duten pertsonen, sektoreen eta erakundeen arteko akordioa, lankidetza eta ekintza partekatua eskatzen duena. Zalantzarik gabe, erronka bat da.