BIRPLAST proiektua: berrikuntza plastiko konplexuen birziklapenean
Bilbo, 2024ko abendua.– PlasticsEurope-ren azken datuen arabera, plastiko-ekoizpen globala urteko 400 milioi tona baino gehiagokoa izan zen 2022an, haietatik 58,7 milioi tona Europan sortu ziren, % 8,3 mekanikoki birziklatutako materialetatik sortu zen eta % 0,2 bakarrik zetorren birziklatze kimikotik. OCDEk aurreikusten du plastikoen erabilera etengabe handituko dela, batez ere zenbait sektore giltzarritan, hala nola automobilgintza, eraikuntza eta ontziena, hiru horiek hartzen baitute kontsumo osoaren % 60. Erabilera handitze horrek hondakin plastiko gehiago sortzea ere ekarriko du. Kalkuluen arabera, 2019tik 2060ra hirukoiztu egingo dira halako hondakinak: 2019an 353 milioi tona izan ziren, eta 2060an 1.014 tona izango direla aurreikusten da.