Berrikuntza eta negozio jasangarri berrien bultzada, Aclimak antolatutako laugarren Basque Greentech Foroaren protagonistak
Bilbo, 2025eko urtarrilak 31.- Aclima, Basque Environment Cluster-ek, ingurumen arloko berrikuntza teknologikoarekiko konpromisoa sendotu du BAT B Accelerator Tower-en urtarrilaren 30 eta 31n egin den Basque Greentech-en laugarren edizioan. BATekin lankidetzan antolatutako foro horrek 180 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu erakundeetako ordezkarien, enpresen, startupen eta ingurumen sektoreko funtsezko eragileen artean. Jardunaldietan eredu jasangarrirako trantsizioan euskal ekoindustriaren lidergoa erakusten duten 15 proiektu aurkeztu dira. Horrela, topaketari esker, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) erlazionatutako soluzio berritzaile zehatzak gertutik aztertu ahal izan dira, eta ‘Hiri eta komunitate jasangarriak’ (11. GJHa), ‘Ur garbia eta saneamendua’ (6. GJHa), ‘Ekoizpen eta kontsumo arduratsua’ (12. GJHa) eta ‘Klimaren aldeko ekintza’ (13. GJHa) izeneko erronka globalei heldu zaie.