Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak > Beaz eta Aclimak “Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun eredu berriak” txostena argitaratu dute
11 Apr 2025
Aclimako albisteak

Beaz eta Aclimak “Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun eredu berriak” txostena argitaratu dute

Beaz eta Aclima, Basque Environment Clusterrek “Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun eredu berriak” txostena aurkeztu dute. Txosten horretan, Bizkaiko enpresek Europako Itun Berdean jasotako neurriei buruz duten pertzepzioa eta aurrerapen maila aztertzen dira. 

2019an argitaratutako Europako Itun Berdeak hazkunde estrategia berri bat ezarri zuen, Europar Batasuneko ekonomia eraldatzeko eta baliabideen erabileran modernoagoa, lehiakorragoa eta eraginkorragoa izateko. Green Deal-ek klimaren eta ingurumenaren erronkak hazkunde ekonomikorako eta enpresen lehiakortasunerako aukera bihurtu nahi zituen, trantsizio justu eta inklusiboa ahalbidetuz. 

Europako Batzorde berriak 2024ko uztailean hasi zuen bere ibilbidea, eta Europako Itun Berdearen helburuekiko konpromisoa berretsi du. Gobernu berriaren hiru zutabeetako bat Europako ekonomiaren deskarbonizaziorako eta lehiakortasunerako plan bateratua da. Industria Itun Garbia argitaratuta, Europako erakundeek berretsi egin dute neutraltasun klimatikoaren aldeko apustua, deskarbonizazioak industriaren lehiakortasunerako palanka gisa funtziona dezan, soluzio eta teknologia garbiak eta zeharkakoak aplikatuz, sektore guztiek energia kostuak murriztu eta lehengai jasangarrien erabilera errazteko. 

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal bultzatu zuen, energia berriztagarrietan oinarritutako zero emisio ekonomiarantz aurrera egiteko ibilbide orria, industria eta teknologia eraldaketa ardatz hartuta. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Danontzat 2022-2027 Planean jaso du eredu ekonomiko oparo eta berde baten aldeko apustua, Europako helburuekin bat datorrena. 

“Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun eredu berriak” txostenak zehatz-mehatz aztertzen ditu lurraldeko enpresak trantsizio ekologikoaren inguruan lantzen ari diren jarduera eremu nagusiak, eta enpresa sarean duten aplikazio maila kuantifikatzen du. Gainera, enpresek lehiakortasunerako palanka gisa aurrera egin dezaketen aukera eremuak jasotzen ditu. 

Txostenak epigrafe zabala ere badu, Bizkaiko enpresa ehunari laguntzeko tresnak azaltzen dituena, hala nola Foru Aldundiak sustatutako dirulaguntzen programak, zerga kenkariak eta administrazio probintzialak bultzatutako beste zerbitzu batzuk. Enpresek, halaber, oso baliagarriak izango zaizkien hainbat baliabide interesgarri dituen gune espezifiko bat aurkitu ahal izango dute, adibidez; Euskadiko ingurumen sektoreak araudi eta merkataritza errealitate berrira egokitzetik eratorritako testuinguru berriari aurre egiteko eskura jartzen dituen ingurumen produktuei eta zerbitzuei buruzko katalogo espezifiko bat. 

Nondik hasi? 

Trantsizio berdea enpresen estrategian txertatzeko moduari buruzko informazioa emateko, Aclimatik eta Beazetik ibilbide orri bat diseinatu da, trantsizio horri modu posibilistan aurre egiten hasteko hainbat esparru biltzen dituena. Txostenak enpresek modu ordenatuan esplora ditzaketen 12 eremu islatzen ditu, beren jarduerarako interes handiena dutenengan modu sakonagoan eragiteko askatasunarekin. 

Lankidetza lana 

“Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun eredu berriak” azterketa Beaz eta Aclima Basque Environment Cluster-en arteko lankidetza estuan garatutako lana izan da, lurraldeko ekonomia eta enpresa sareari tresna arina eta eguneratua eskaintzeko helburuarekin, Trantsizio Ekologikoaren ondoriozko errealitate berriari aurre egiteko garrantzitsua den informazio guztiarekin. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketan parte hartu duten erakunde guztiei: 14 garapen agentzia, 10 elkarte eta kluster, zazpi teknologia eta ezagutza zentro, enpresak eta unibertsitate-zentro bat. Baita txostena garatzen lagundu digutenei ere; Ondoan eta Calderon Brands. 

Sartu hemen txosten osora 

Interesatzen al zaizu? Harpidetu gure buletinera.

De acuerdo con lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (UE) 2016/679 y la Ley Orgánica 3/2019 de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales, y respecto de los datos que le identifican como contacto, le comunicamos que Asociación Clúster de Industrias de Medio Ambiente de Euskadi -Aclima-, con CIF G48763858 y domicilio en Paseo de Uribitarte 3 Bilbao (48001), Vizcaya, España, trata sus datos personales con la finalidad de mantener relaciones contractuales y/o comerciales, con base legal en la ejecución del contrato, el interés legítimo o su consentimiento expreso. Sus datos se conservarán mientras esté vigente la finalidad del tratamiento o, en su caso, el plazo legal de responsabilidad. Podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación, oposición, portabilidad, olvido y limitación al tratamiento de sus datos personales o revocar su consentimiento, por escrito, en la dirección postal indicada o en la dirección de correo electrónico aclima@aclima.eus, adjuntando fotocopia de su documento de identidad. También podrá presentar una reclamación ante la autoridad de control competente.