Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak > Ihobe eta Aclima lankidetzan arituko dira hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko sektore ekoindustrialaren lehiakortasuna indartzeko
09 Jul 2025
Aclimako albisteak

Ihobe eta Aclima lankidetzan arituko dira hondakinen kudeaketa hobetzeko, ingurumen-berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko sektore ekoindustrialaren lehiakortasuna indartzeko

  • Euskadiko ingurumen-sektoreko industrien lehiakortasuna hobetzeko halako akordioak garrantzitsuak direla aipatu dute bi erakundeek
  • Hondakin-korronteen kudeaketaren berrikuntza izango da bi erakundeek elkarrekin egingo duten jardueretako bat

Alexander Boto Basteguietak, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusiak, eta Xabier Caño Gonzálezek, Aclima Basque Environment Cluster-eko lehendakariak, bi erakundeek Euskadiko ingurumen-politikaren helburuak lortzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute.

Hitzarmen horren ondorioz, Ihobek eta Aclimak 2028ra arte hainbat jarduera-ildo garatuko dituzte. Horien artean, nabarmentzekoak dira plastikoak, lurzoruak eta zuntz-zementua tratatzeko eskura dauden teknologiak identifikatzea, Euskadin ezartzeko jardunbide egokiak identifikatuta; hondakinak balorizatzeko azpiegituren instalazioa sustatu eta arintzeko irtenbideak elkarrekin bilatzea; lurzoruak erremediatzeko lantaldea dinamizatzea, teknologia berritzaileen aplikazioan aurrera egiteko, eta euskal enpresen gaitasun teknologikoak eta horien aplikagarritasuna identifikatzea.

Gainera, Euskadiko industriak airearen kalitatea, zarataren kontrola eta uren kudeaketa eta tratamendua hobetzeko, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko eskura dauden teknologietan duen gaitasunaren analisia egiten ere lan egingo dute.
Horretarako, Aclimak ingurumen-sektorea ordezkatuko du Ihoberen aurrean, eta erakunde bitartekari gisa jardungo du. Sozietate publiko horrekin lankidetzan arituko da sektorekako informazioa biltzen, Euskadiko ingurumen-sektoreak hainbat ekimenetan duen parte-hartzea dinamizatzeko. Ihobek, berriz, Aclimaren bidez bideratuko ditu ingurumen-sektorerako ikuspegia eta aukerak, eta sektore horren Euskadiko erreferentziazko erakunde preskriptore eta ordezkari gisa jardungo du.

Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak “lankidetza-hitzarmenak sinatzearen garrantzia” azpimarratu du, eta, adierazi duenez, “ingurumen-industrien euskal klusterra funtsezko aliatua da ingurumen-sektorearen beharrak eta gaitasunak politika publiko eraginkorragoetara eta Europako helburuekin bat bideratzeko. Akordio hau ekintzaren aldeko apustu irmoa da. Euskal ingurumen-sektorea Euskadiko trantsizio ekologikoan eragile estrategikoa izatea nahi dugu”.

Bestalde, Xabier Caño Aclimako presidenteak lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du. “Aclimak ingurumen-sektoreko industrien lehiakortasuna hobetu nahi du, sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatuta, tokiko eta nazioarteko negozio-aukera berriak garatuta, eta ingurumen-arloko berrikuntza sustatuta. Ildo horretan, lankidetza-hitzarmen honek esparru egokia eskaintzen digu”.

Interesatzen al zaizu? Harpidetu gure buletinera.

De acuerdo con lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (UE) 2016/679 y la Ley Orgánica 3/2019 de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales, y respecto de los datos que le identifican como contacto, le comunicamos que Asociación Clúster de Industrias de Medio Ambiente de Euskadi -Aclima-, con CIF G48763858 y domicilio en Paseo de Uribitarte 3 Bilbao (48001), Vizcaya, España, trata sus datos personales con la finalidad de mantener relaciones contractuales y/o comerciales, con base legal en la ejecución del contrato, el interés legítimo o su consentimiento expreso. Sus datos se conservarán mientras esté vigente la finalidad del tratamiento o, en su caso, el plazo legal de responsabilidad. Podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación, oposición, portabilidad, olvido y limitación al tratamiento de sus datos personales o revocar su consentimiento, por escrito, en la dirección postal indicada o en la dirección de correo electrónico aclima@aclima.eus, adjuntando fotocopia de su documento de identidad. También podrá presentar una reclamación ante la autoridad de control competente.