CICLICOM ekosistemak plastiko birziklatuaren balio-kateko eragile nagusiak bilduko ditu jardunaldi batean
Bilbao, 2026ko otsailaren 10a. Datorren otsailaren 18an, CÍCLICOM proiektua ixteko jardunaldia egingo da Madrilen. CÍCLICOM berrikuntza-ekosistema bat da, eta zentro teknologikoak, enpresak eta elkarteak lotzen ditu material konposatu eta plastiko konplexuen ekonomia zirkularra bizkortzeko hainbat sektoretan, hala nola automobilgintzan, aeronautikan, energia berriztagarrietan eta elektriko-elektronikoan. Saioa, “CÍCLICOM: Berrikuntza & Zirkulartasuna plastikoetan. Plastiko birziklatuen eskaintza eta eskaria Espainian konektatuz “, CÍCLICOM proiektuaren emaitza nagusiak aurkezteko, CÍCLICOM Plastiko Konplexu eta Konpositeen Plataforma Nazionala ezagutarazteko eta, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez, Espainian birziklatutako plastikoen eskaintza eta eskaria modu eraginkorrean konektatzeko erronkak eta aukerak lantzeko balioko du.