NOISETECH, giro-zarata hobetzeko plataforma adimenduna
Bilbo, 2023ko martxoaren 17a. – Aclimak koordinatzen dituen EAEko bi enpresak garatzen dute NOISETECH, aldagai akustikoak, pertzepziokoak, komunikaziokoak eta sentsibilizaziokoak plataforma adimendun batean integratu nahi dituen I+Gko proiektua. Errealitatea hobeto islatzen duten azterketa akustikoak lortu nahi dira proiektu horrekin, giro-zaratari irtenbide hobeak aurkitzeko aukera emango dutenak. Helburu hori lortzeko, teknologia berriek eskaintzen duten potentziala aprobetxatu nahi da ebaluazio subjektiboa zarataren balorazioan sartzeko garaian. Izan ere, orain arte ez da halakorik egin, eta horrek azken emaitzak desitxuratzen ditu. Maila bereko zaratek ez dute sortzen erantzun bera hartzaile berean. Horregatik da beharrezkoa hartzailearen pertzepzioa sartzea bai balorazioan, bai irtenbide akustiko berrien diseinuan. Ekimena 2022-2023 ekitaldietan gauzatzen ari da, eta Hazitek Enpresa I+G bultzatzeko laguntza- programaren finantzaketa du. Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatzen dute FEDER funtsen bidez.