REPAPEL proiektuak ekonomia zirkularra bultzatzen du euskal papergintza-sektorean
Proiektuaren helburua da oregintzako eta papergintzako hondakin-korronteetan dauden balio erantsi handiko konposatuak berreskuratzea eta beste industria-sektore batzuetarako lehengai gisa erabiltzea.
Ekonomia Zirkularreko plan berria Europako Itun Berdearen osagai nagusietako bat da. Europako agenda politiko berri horrek hazkunde iraunkorreko eredu baterako trantsizioa planteatzen du, aldi berean Europaren lehiakortasuna handituko duena mundu osoan. Trantsizio hori da 2050erako EBn klima- neutraltasuna lortzeko ezarri dugun asmo handiko helburua betetzeko baldintzetako bat. Plan horrek batik bat baliabideen erabilera intentsiboko sektoreak ditu jomuga, zirkularitate-aukera handiak baitituzte, eta hondakin-sorrera saihestea edo hondakinak kalitatezko eta balio erantsiko bigarren mailako lehengai bihurtzea du helburu.