Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aclimak “Trantsizio Berdea, enpresentzako lehiakortasun-eredu berriak” txostena argitaratu dute
Bilbo, 2025eko maiatzaren 8a.- Europak Itun Berdean islatu zuen garapen jasangarriaren aldeko apustua. Ekonomia zirkularraren eta deskarbonizazioaren bidez EBko ekonomia eraldatzera bideratutako estrategia bat da, ekonomia lehiakorragoa egiteko, eta klima-aldaketarekin eta ingurumenarekin lotutako erronkak hazkunde-aukera gisa hartzen ditu. Itunaren helburuak hainbat arau eta estrategiatan garatu dira, hala nola Industria Itun Garbian, betiere kontuan hartuta neutraltasun klimatikoa lehiakortasunerako palanka bihurtu behar dela eta sektore ekonomiko guztiei eragiten dieten zeharkako irtenbideak bilatu behar direla. Hala, beharrezkoa da enpresak paradigma berrira nola egokitzen ari diren aztertzea, eta, horretarako, Aclimak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Beaz-en bidez, “Trantsizio Berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun-eredu berriak” txostena osatu dute. Txosten horretan, Bizkaiko enpresek Europako Itun Berdean jasotako politiketan egindako aurrerapenak zehazten dira.