AFM Cluster eta Aclima elkarlanean ari dira makina-erremintaren sektorearen trantsizio ekologikoa bizkortzeko Gipuzkoan
Gipuzkoa, 2024ko azaroaren 6a. Aclima, Basque Environment Cluster eta Fabrikazio Aurreratuaren Clusterrak, AFM Clusterrak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren finantzaketarekin, Green Machine lankidetza-proiektuan lan egin dute, sektorean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, iraunkor eta bidezkoa bizkortzeko Gipuzkoako lurraldean. Sektorearteko proiektu honen bidez, sektoreko trantsizio ekologikoaren lehentasunezko erronkei erantzutea ahalbidetuko duten prozesuak, teknologiak eta zerbitzuak identifikatu nahi izan dira enpresen artean, batez ere ontzien eta bilgarrien kudeaketarekin eta ingurumen-gardentasunarekin eta posizionamenduarekin lotutako guztian. Beste erronka batzuk ahaztu gabe, hala nola hondakinen eta bigarren mailako lehengaien kudeaketa, deskarbonizazioa bizi-zikloaren ikuspegitik, eta ekodiseinua. Makina-erremintaren sektoreari eta erreminten eta hornidura industrialaren fabrikatzaileei, batez ere, lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko dieten konponbideak identifikatu eta lehenetsi nahi dira, bai eta negozio-aukera berriei heldu ere Green Deal edo Europako Itun Berdearen esparruan.