REPAPEL proiektuak balio erantsihandiko soluzio berriak lortu ditupapergintzan zirkulartasunaareagotzeko
Bilbon, 2023ko otsailaren 13an. – Lehengai birjinak edo berriztaezinak ordezkatuz karbonoaztarna txikiagoa duten produktuak lortzea, edo CO2-a produktuan bertan xurgatzea dira REPAPEL proiektuak lortutako emaitza nagusiak. REPAPEL proiektua, paperaren, eraikuntzaren, uraren eta kimikaren sektoreetako 11 euskal enpresaren partzuergo batek 3 urtez baino gehiagoz lan egin ondoren amaitu da, eta Aclima ingurumenaren euskal klusterraren, Euskadiko Paperaren Klusterraren, Tecnaliaren eta CEITen lankidetza eta laguntza izan ditu. Papergintzako REPAPEL proiektuan probatu eta balioztatutako soluzio berriek, zeinek proiektuan parte hartzen duten gainerako sektoreak ere inplikatzen baitituzte, sektorearen zirkulartasuna areagotzea lortzen dute. Gaur egun, kontsumitutako paper eta kartoiaren % 78 baino gehiago birziklatzen du sektoreak.