SPACELOG proiektua: sektoreen arteko lankidetza datuen erabilera eraginkorrean, logistika- eta produkzio-eragiketen efizientzia, trazabilitatea eta jasangarritasuna hobetzeko
Bilbo, 2024ko azaroaren 19a.- Industria digitalaren aroan, logistikak zeregin estrategikoa eta eraldatzailea hartu du, eta funtsezko zutabe bihurtu da enpresek hainbat sektoretan arrakasta izan dezaten. Logistikak, salgaien garraioa ez ezik, beste hauek ere barne hartzen ditu: informazioaren kudeaketa, biltegiratzea, inbentarioen erabilera eta banaketa. Elementu horiek funtsezkoak dira ondasunak eta baliabide materialak behar dituzten sektore ekonomiko guztiek behar bezala funtziona dezaten, eta bereziki garrantzitsuak dira ekoizpen industrialaren hornidura-kateen kudeaketan. Logistika efiziente batek ziurtatzen du produktuak eta lehengaiak une egokian iritsiko direla helmugara, baina, horretaz gain, kostuetan eta BEGen isurpenetan ere eragiten du.