Hasiera > Gaurkotasuna > Berriak > Aclima Talentek Euskalduna Bilbao Jauregian antolatutko lehenengo Green Azokaren balantze oso positiboa
29 May 2025
Aclimako albisteak

Aclima Talentek Euskalduna Bilbao Jauregian antolatutko lehenengo Green Azokaren balantze oso positiboa

Enpresen, unibertsitateen, ikasleen eta enplegu berdea bilatzen edo hobetzen ari diren profesionalen ordezkarien artean, 200 pertsona baino gehiago igaro dira lehen edizio honetatik

Gaur Euskalduna Jauregian egin den Green Azokaren lehen edizioak bere helburua lortu du: enplegu berdea sustatzea alternatiba sozial eta ekonomiko gisa, enplegu berdea bilatzen ari diren pertsonekin konektatzea eta talentua erakartzea ingurumen-sektoreko lan-merkatuan eta enplegu berdearen beharra duten beste sektore batzuetan sartzeko prestatuta dauden ikasleen artean.

Horren lekuko dira zifrak. 13 enpresa eta unibertsitate eta 200 pertsona baino gehiago, ikasleak eta profesionalak tartean, bildu dira gaur azokan, ingurumen-arloan lan egiteko asmoz.

María Aránzazu Martínez Tobalina, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu zuzendariaren hitzetan, «Enplegu berdea ez da soilik gure planeta babesteko estrategia, baizik eta funtsezko motorra hazkunde ekonomikorako, kalitatezko enplegua sortzeko eta gizarte iraunkorragoa eta bidezkoagoa eraikitzeko, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian jasotzen den bezala. Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailetik uste dugu ingurumena gehiago errespetatuko duen ekonomiarako trantsizioak klima-aldaketari aurre egiten eta gure ingurune naturala babesten laguntzen duela, eta, horrez gain, lan-aukera ugari sortzen dituela hazten ari diren sektoreetan, hala nola energia berriztagarrietan, energia-eraginkortasunean, ekonomia zirkularrean eta baliabide naturalen kudeaketan, eta horiek baliatzen jakin behar dugu. GREEN AZOKA bezalako ekimenek helburu hori lortzeko aukera ematen dute».

Olga Martinek, Aclima, Basque Environment Cluster-eko zuzendari nagusiak, bestalde, honako hau azpimarratu nahi izan du: «Green Azokaren aurkezpena, enplegu eta prestakuntza berdeen lehen azoka, funtsezko mugarria da Aclimarentzat, talentu berdearen sustapenarekin konprometitutako erakundea den aldetik. Ekitaldi honek aukera paregabea eskaintzen digu ingurumenaren sektorean profesionalak erakartzeko, prestatzeko eta garatzeko erreferente gisa finkatzeko. Gainera, ekitaldi hau hasiera baino ez izatea espero dugu, eta, etorkizuneko edizioekin, Green Azoka sektoreko enpresen eta talenturik onenen arteko elkargune giltzarri bihurtzea».

Azokan hainbat enpresak hartu dute parte: Afesa, Birziplastik, Contenor, FCC Ámbito, Global Factor, IDOM, Ondoan, Sercontrol Ambiental, Urbaser, UPV/EHU, Lanbide eta Eures. Sektorean eskari handiena duten lanpostuei dagokienez, Mantentze-lanetako, Ingurumeneko, Jasangarritasuneko, ESGko eta PRL- Kalitateko teknikariak, Iraunkortasuneko eta ESGko aholkulariak, Hondakinen Kudeaketako langileak, Diseinuko eta Fabrikazioko ikertzaileak, Energia Berriztagarri edo Elektrikoetako ingeniariak eta Ingurumen hezitzaileak aipa ditzakegu. Hala ere, partaidetza are zabalagoa eta anitzagoa espero dugu, sektoreko enpresetan talentu berdearen beharrak lanpostu tekniko tradizionaletatik haratago hedatzen baitira, organigrama osoa zeharka hartuz.

Azken batean, Green Azokaren lehen edizio hau, Aclimak antolatua, oso topagune aberasgarria eta beharrezkoa izan da enpresentzat eta Euskadiko ingurumen-sektoreko talentuarentzat, eta lan-merkatu iraunkorrago bat sortzen lagundu du.

Zer da enplegu berdea?

 Enplegu berdeak ingurumena hobetzen zuzenean laguntzen duten okupazioak hartzen ditu barnean, dela baliabideen erabileraren eraginkortasunaren bidez, ingurunearen gaineko inpaktu negatiboen murrizketaren bidez, dela praktika jasangarrien sustapenaren bidez, hala nola eraikuntzaren, mugikortasunaren, hondakinen kudeaketaren eta abarren sektoreetan. Hedatzen ari den lan-eremua da, eta berrikuntza, jasangarritasuna eta garapen ekonomikorako aukera berriak uztartzen ditu, iraunkortasunaren arloko egungo erronkekin lerrokatuta.

Green Azokari buruzko gehiago

Ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Aclima, Basque Environment Cluster) arteko lankidetza-protokolo orokorraren esparruan sortu da, prospekzioaren, prestakuntzaren, enplegurako berrikuntzaren eta gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntzaren arloan, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak finantzatu du, 2024-2025 aldirako dirulaguntza izendunaren bidez, “Ekonomiako Enplegu eta Prestakuntza Plan Zirkularrerako”.

Aclima Talent-i buruz

 Aclima Talent erreferentziazko plataforma da Euskadiko ingurumen-sektorean enplegua eta talentua kudeatzeko. Aclimaren ekimen propioa, enpresa elkartuen artean ingurumen- profesionalen topagune bat sustatzeko sortua.

Programa horrek zuzenean eragiten du enplegu berdearen eta trebakuntza espezializatuaren sustapenean, eta lan-merkatu iraunkorrago bat sortzen laguntzen du, helburuz, 8. ODSarekin (Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa) lerrokatuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-sektorean talentua konektatzen lagunduz. Atari honen helburua da ingurumen- lanpostuen eskaintza eta eskaria zentralizatzea, bai eta prestakuntza espezifikoak, beka- programak eta talentuarekin zerikusia duten eragileekiko lankidetzak ere.

Aclimatalent.eus-en ezagut gaitzakezu.

Interesatzen al zaizu? Harpidetu gure buletinera.

De acuerdo con lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos (UE) 2016/679 y la Ley Orgánica 3/2019 de Protección de Datos Personales y Garantía de los Derechos Digitales, y respecto de los datos que le identifican como contacto, le comunicamos que Asociación Clúster de Industrias de Medio Ambiente de Euskadi -Aclima-, con CIF G48763858 y domicilio en Paseo de Uribitarte 3 Bilbao (48001), Vizcaya, España, trata sus datos personales con la finalidad de mantener relaciones contractuales y/o comerciales, con base legal en la ejecución del contrato, el interés legítimo o su consentimiento expreso. Sus datos se conservarán mientras esté vigente la finalidad del tratamiento o, en su caso, el plazo legal de responsabilidad. Podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación, oposición, portabilidad, olvido y limitación al tratamiento de sus datos personales o revocar su consentimiento, por escrito, en la dirección postal indicada o en la dirección de correo electrónico aclima@aclima.eus, adjuntando fotocopia de su documento de identidad. También podrá presentar una reclamación ante la autoridad de control competente.